Parte hartu ikerketa-proiektuan
Ikerketa hau egiteko, garrantzitsua izan da Balenciaga Etxearekin Espainian (Donostia, Madril eta Bartzelona) eta Frantzian (Paris) harremana izan duten pertsonen lekukotzak biltzea, hala zuzenekoak nola zeharkakoak (familien bidez).
Eskerrak eman nahi ditugu jasotako lekukotza, datu, agiri, argazki eta objektuengatik, erabilgarriak izango baitira haien istorioak gurera ekarri eta Cristobal Balenciagaren izenarekin batera dagokien tokia emateko Museoan.